Jasotako bisitak

2011-12-19

Zaretenak zaretelako zorionak!

Nahiz eta ... bikainak zaretelako. Zorionak! Ongi pasa oporrak!


2011-12-01

UDAZKENEKO TENPERATURA

Udazkena epela izan dugu hiruhilabete honetan. Badirudi negua hotzago datorrela.
Grafiko honetan ikusten denez kanpoko tenperaturari dagokionez geroz eta tenperatura baxuagoak ditugu;Irailan 17 gradu izan zen bataz besteko tenperatura, urrian 12gradukoa eta azaroan, berria, baxuagoa, 12gradu besterik ez.
barruko tenperaturari begiratuta 20 gradu inguru ibili gara eta hori ez dago batere gaizki.

Prezipitazioari dagokionez,ez dugu apenas euririk izan, oso udazken lehorra izan da.

2011-11-27

DURANGOKO AZOKA

Abenduaren 7an bagoaz Durangoko azokara!!Pentsatu duzue diska edo libururen bat erostea?


2011-11-19

2011-11-05

Europatik txorakerietan!

Europan zehar bidaiatzen hainbat galdera bururatu zaizkigu. Erantzuna entzutean espero dugu umorea aldatzea. Ongi pasa!
Untitled from Axun Urkia on Vimeo.



2011-10-26

Baldintza hipotetikoa ikasten

Gaurkoan baldintza dela medio istorio batzuk asmatu ditugu.
Entzun!




ja, ja, ja! Eta beste hau?



Ja, ja!

2011-10-15

CALDER ren ARTELANA

Calderren artelanak imitatu nahian aurreko saioan egindako trapezoideekin mugikor bat egin dugu.Helburua oreka mantentzea zen eta eragozpen gaindituz lortu dugu.

2011-10-07

EMOZIOAK MARRAZTEN

Gaurko adimen emozioneko saioan emozioak marrazten ari gara. Batez ere, marrazki figuratiboak egin ditugu. Ongi pasa dugu bakoitzak margotutako emozioa asmatu nahian.. Hurrengo saioan abstraktoak egingo ditugula erabaki dugu.

2011-10-03

LEATXEKO LITERATURA LEHIAKETA

Aurten, Mendi Beherak mahats bilketaren bukaera ospatzeko Leatxen festa bat antolatu du. Festa honekin batera literatura lehiaketan parte hartzea eskeini ziguten. Bertan, LH6ko ikasleek parte hartu genuen eta gure ikaskide batek,Lailak, lehiaketa irabazi zuen. Larunbatean, festan bertan, saria hartzeko aukera izan zuen.
ZORIONAK LAILA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Lailak irabazi du baino saria denontzat izan da. Gela osorako 100€ eman dizkigute eta berarentzat 25€. Poz-pozik gaude sariarekin.
ZORIONAK LH6!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2011-10-02

MALEVICH ETA OTEIZA

Oteizak gorputzak hustearen prozesuaren amaiera gisa Malevich unitatea lortu zuen. Unitate honetan trapezoide estatiko bat aurkitzen dugu , eta beste bat diagonalean dinamikoa. Errusiako margolariak , Malevichek , bere artelanetan erabilitako forma gogorarazten du. Bi artistak "irautea eta aldaketa" sinbolizatu nahi dute.

Gu Malevichen lanetan zentratu gara eta trapezoidea oinarri hartuz hainbat konposizio lau egin ditugu.




Hurrengo astean, lanarekin jarraituz beste artista baten lanak aztertuz , Calderrenak , oreka landuko dugu.

NAFARROA OINEZ 2011

2011-09-12

Aupa Zangozako jaiak!

NOR DUGU ERDIKO NESKA ERRUBIA HORI!!!!

2011-06-10

ENERGIAREN EGUNA

Gaur goizean oso ongi pasa dugu. Denetarik egiteko aukera eman digu: zenbait poligonoen azalera, liburuen txukunketa, bideo musikalak ikusi,"Eduren gelatxoa garbitu", ipuin kontalaria eta konpostaiaren gora beherak.
Ipuin kontalaria bikain aritu da;Nola gustatuko litzaidakeen ipuinak kontatzen halako jarioa izatea!Zoragarrri!
Ondoren,konpostaia nola egiten den eta zertan datzan ikasi dugu montaia egiterakoan ez dugu asmatu baino...
Eta bukatzeko, sorpresa! saritxo bat irabazleentzat. ZORIONAK!

2011-05-30

Lehiaketaren irabazleak

CRANA-ko lehiaketan Zangozako ikastolako LH3 eta LH5ek irabazi dugu.
Zorionak!!!

Hemen duzue guk aurkeztutako lana:

IRTEERA: OIBAR ETA BIOMASA

Gaurkoan txango politta eta interesgarria egin dugu. Batetik, Oibarreko energia berriztagarrrien gelan egon gara. Bertan, Ikerrek energiaren inguruko hainbat datu eman dizkigu. Bestetik, biomasa lantegia ikusteko aukera izan dugu.
Goiz zoragarria pasa dugu! Astea hasteko modu ezin hobea!

2011-05-20

PRODUKTU EKOLOGIKOAK

Gaur, Susana, Usuaren ama, etorri da gelara eta produktu ekologikoen nondik norakoa azaltzen aritu da. Hasieran ez genekien zer ziren baino errekreorako joan garenerako ideia txiki bat geneukan. Gainera, gure hamaiketakoa halako produktuekin egin dugu. Oso goxoa zegoen.
Eskerrik asko Susana

2011-05-18

Zelulanitzak

Bizidunak zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke.Gu zelulanitzak gara onddoak, landareak eta animalien modura.
Zelula baten ezaugarriak azaldu nahian ibili zaigu gaur Alodia. Evak kontatutako gauza azaldu dizkigu.
ESKERRIK ASKO EVA eta nola ez Alodia!

2011-05-15

Ekosistemen orekari eusten

Gizakiak natura bere beharretara egokitu nahian, eraldatu egin du. Errepideak, etxeak eta urtegiak eraiki ditu; basoak eta oihanak suntsitu; animalia ugari kontrolik gabe ehizatu edo arrantzatu; ibaiak kutsatu... Eraldaketa horiek guztiek, kalte handiak eragin dizkiote naturari, ekosistema ugaritan desoreka sortu eta horietako hainbat erabat suntsitu baitituzte.
"AI, GIZAKIOK! AZKEN ZUHAITZA MOZTU, AZKEN IBAIA POZOITU ETA AZKEN ARRAINA HARRAPATUTAKOAN KONTURATUKO ZARETE DIRUA EZ DELA JATEN "

Zuk zer iritzi duzu?
Ados al zaude? Zergatik?
Ekosistemaren desorekaren baten adibidea emango al zenuke?

2011-05-12

Ekosistemak

Hona hemen, basoa eta itsasertza ekosistemeei buruzko bideoak.

Itsasertza
Basoa

2011-05-04

BIRZIKLATU NATURA IMITATU!!



Zenbat gauza ikasi ditugun gaur autobusaren barruan?Batzuk, ongi genekizkien, adibidez plastikoa, beira, kartoia... nola birziklatu eta honen onurak; Baino beste hainbat eta hainbat gauza berri berriak ziren guretzat, esate baterako, TEEHen trataera, konpostajea...
Beraz, EMAIOGU BIGARREN AUKERA TRESNA ELEKTRONIKOEI!!!eta LOTU ZAITEZ BIRZIKLAPENARI!

2011-05-03

LIBURU BAT IRAKURTZEA, SORPRESA KUTXA BAT ZABALTZEA.

Egon badira botila batean aurkitutako mezuak, horiek sorpresa eta zirrara sortzen omen dute. Eta, liburuetan aurkitutakoak? Ez al duzue inoiz liburutegiko liburu batean horrelakoak idazteko gogoa izan? .Gogoratzen honetan geratu ginela? Betetzen ari zarete? Zein sorpresa aurkitu duzue irakurritako liburuetan?

2011-04-19

Juul kanpainaren emaitzak

Oporraldi honetan irakurri, erosi edota oparitu nahi baduzu libururen bat , hona hemen Juul kanpainan egon diren emaitzak eta irabazleak.

Paul Klee

Kolore bero eta hotzak lantzearekin batera Paul Kleeren lana aztertu ondoren honelako lanak egin ditugu gelan.

ENERGIA AURREZTU NATURA ZAINDU!







2011-04-17

Argia eta beroarekin esperimentatzen

Dudarik gabe, esperimentuak egitea gustoko dugu, gainera, hauen bitartez gelan ikasten duguna argiago ikusteko aukera dugu.
Ikertzaileen munduan murgildu eta argia eta beroa gertutik landu ditugu.

2011-04-13

PLUTONIO eta URANIOA

Hona hemen Nereak egin berri duen glogsterra ENERGIen inguruan.Ea animatzen zareten besteok horrelako zerbait egitera energien inguruan.

2011-04-11

IKUSMENA

IKUSMENARI BURUZKO BIDEOA IKUSI

Ondoren, txanela.net-eko 33.ariketan galderak erantzun

Galderak erantzun

Ikusmen nerbioa osatzen duen proteinaren aurkikuntza

ALODIAK ALBISTE HAU BIDALI DIT ETA INTERESGARRIA IRUDITU ZAIT DENOK IRAKURTZEKO.

Ikusmen nerbioa osatzen duen proteina aurkitu dute


BOSTONIkusmen nerbioko arazoen ondorioz itsu geratzeko arriskua handia izaten da. Boston eta Harvardeko (AEB) bi ikerketa zentrotan, ordea, ikusmen nerbioa osatzen laguntzen duen proteina aurkitu dute. Aurkikuntza ikusmen arazo asko saihesteko terapiak garatzeko giltzarria izango dela pentsatzen dute.

2011-04-10

BERTSOTAN

Aurreko ostiralan Alodia, Endika eta Asier bertsotan aritu ziren Unai eta Anderrekin batera. Uste dut primeran pasa zutela.

2011-04-01

OLERKIEN MUNDUA

Olerkia lantzen ari garenez olerkariak izatera jolastu dugu. Egia esan, ez nuen espero halako olerki polittak ateratzea.
Olerkari bikainak, benetan!

Untitled from Axun Urkia on Vimeo.

Maider Olerkia from Axun Urkia on Vimeo.

Ainhoa olerkia from Axun Urkia on Vimeo.

Ainhara olerkia from Axun Urkia on Vimeo.

Untitled from Axun Urkia on Vimeo.

Laila olerkia from Axun Urkia on Vimeo.

Asier-olerkia from Axun Urkia on Vimeo.

2011-03-30

Zuhaitzaren eguna

Aurreko astean Yamagutxi parean zuhaitzak landatzen aritu ginen. Hona hemen honen inguruan egin ditugun posterrak.





Bide batez, energia txokoan martxoko eguraldiaren berri eman dugu:

2011-03-29

Nola lortzen da behar dugun energia?

Galdera honi erantzuteko nahian gabiltza oraingoan. Energia berriztagaiak eta berrriztaezinen aldeak ikasten. Energia moten erabileraren datuak ateratzen...

LH1,3 eta4. mailara joan gara guzti hau azaltzera eta ondoren galdera bat egin diegu:
"zein energia mota aukeratzen duzu? Noren alde zaude?".
Hauek izan dira erantzunak:
LH4ean: Eguzkiaren energia(10)-Eolikoa(2)- Ikatza(2)
LH3·an: Eolikoa(1)-Maremotriza(2)- Hidraulikoa(8)-Biomasa(1)
LH1ean: Eolikoa(2)-Maremotriza(3)-Eguzkiaren energia(4)-Energia hidraulikoa(2)-Biomasa(2)

2011-03-24

JUDY MOODY medikua da

Oraingoan bata txuria jantzi eta ospitalera goaz Judyrekin batera.

2011-03-22

NUR ETA MAGIA KANPAMENTUA

Totiren azkeneko liburua da. Ez dakigu aurten Juul bozketan irabaziko duen baino argi dago gure gelan gustoko dugula.

RITA POLOAN

Juul kanpaina datorrela eta liburuetan murgildurik gaude. Begira ze poster polittak atera zaizkigun.

2011-03-21

Beste hamaiketako goxo bat

Gaurkoan Nereak eta Usuak Tuti fruti goxo bat egin digute.



Errezeta Usua Nerea from Axun Urkia on Vimeo.

2011-03-18

Hamaiketako goxoa!

Gaurkoan errezetak landu ditugu eta hamaiketako goxoa prestatu dugu. Goxoa omen zegoen . "Omen" diot ez dudalako probatu ere egin ez bait didate konbidatu . Dena den itxura mundiala zuten!

Begiratu bestela!






 Untitled from Axun Urkia on Vimeo.

Untitled from Axun Urkia on Vimeo.
Untitled from Axun Urkia on Vimeo.

LH3ko datuak biltzen

Gaur LH3koen bisita izan dugu. Beraiek paper birziklatuaren inguruan  etxetik ekarritako datuak grafikotara pasatzen lagundu diegu. Espero dugu gurekin zer edo zer ikastea, ahaleginak egin ditugu eta.

LIBURU BAT IRAKURTZEA, SORPRESA KUTXA BAT ZABALTZEA.

Egon badira botila batean aurkitutako mezuak, horiek sorpresa eta zirrara sortzen omen dute. Eta, liburuetan aurkitutakoak? Ez al duzue inoiz liburutegiko liburu batean horrelakoak idazteko gogoa izan? Mezu desberdinak idatz daitezke.
 Amankomunak diren gauza guztiak bezala arau batzuk finkatzea gomendagarria da, beraz, arau hauek zehaztu ditugu:
  •  Astean mezu bat idaztea gomendatzen da.
  • Liburu bakoitzeko bosten bat mezu aski izanen zen, bestela nahiko astuna izango da. 
  • Post-it bat jarriko dugu dagokion orrialdean.
  • Hemendik Juul bozketa bitartean eginen dugu (apirilak14)
  • Mezua Axuni erakutsiko diogu eta ortografia zaintzen saiatuko gara.
  • Mezua izengoiti batekin sinatuko dugu.

2011-03-16

URTARRILA ETA OTSAILEKO TENPERATURAK

LH3. mailako datuak biltzen

LH3.mailako ikasleak aste guztian zehar  etxean jasotzen , erabiltzen eta birziklatzen duten paperaren jarraipena egin dute. Guk, datu horiek bildu eta ikasle bakoitzaren datu erregistroaren grafikoak egin ditugu, ondoren, beraiek aztertu eta konparatu ahal izateko.
Ostiralan haiekin bilduko gara , gela guztiko datuak  batu eta gela osoko grafikoa eginen dugu.

2011-03-15

Nerea Tenerifen

Nerea ihauterietan Tenerifera joan zitzaigun . Hau zortea berea! Bitartean, gu hemen lan ta lan. Baino txintxoa izan da eta argazki batzuk ekarri dizkigu bizi duena guk ikus ahal izateko. Fijatu zaitezte ateratzen den mendi tontor horretan. Teide izango ote?

2011-03-11

Logotipo lehiaketa

Bi haizetara euskara taldetik logotipo lehiaketan parte hartzera gonbidatuak zaudete..
Gaur gelan logo bat egin dugu , baino besteren bat egitea ez legoke gaizki. Beraz, badakizu arkatza eta margoak hartu eta ekin lanari.
Anima zaitez parte hartzera!
Oinarriak hemen dituzu!

Oinarriak

2011-03-06

Zazpi antxumeak eta otsoa

Egun ederra izan zen ostiralekoa. Ongi pasa genuen; lehenengo gure gelan nahi genuen musika eta bideoak jarriz eta ondoren kalejiran.Hemen dituzue argazki batzuk ikusteko.

2011-02-24

Udalekuak

Udan euskaraz edo ingeleraz  aritu nahi? Hemen dituzu aukera batzuk. Zerbait gustoko baduzu esan zure gurasoei aukera aztertzeko.

OTEIZA MUSEORA IRTEERA

2011-02-22

HIRU DIMENTSIOKO TEKNIKAK

Hiru dimentsioko teknikak landu nahian gabiltzanez. Hona hemen ariketa  interesgarri bat. "Previsualizar"eman eta egin dezakezu.Disfrutatu!

Hiru dimentsioko teknikak

2011-02-18

TXONTXONGILOEN ERAKUSKETA

Munduan zehar bidaitzea helburu duen erakusketa honetan poz-pozik murgildu gara. Corrado Masacciren eskutik txontxongiloen mundura hurbildu eta ordutxo ezin hobea pasa dugu.

txontxongilo23 from Axun Urkia on Vimeo.

Lurra, izerditan blai

Aurreko astean ikasberrin erreportai interesgarri bat agitaratu zen. Izenburuak "Lurra, izerditan blai" izena zuen.Aurreko eguneko HJA orduan honetaz aritu ginen eta gaur, gelan irakurri eta honetaz lan txiki bat egin dugu gure energia txokoa berritzeko eta bitartean lurrak daukan arazoak ohartzeko.
Salba dezagun lurra! Denon artean lor dezakegu!

2011-02-14

ELIKAGAI MOTAK

Giza gorputza: aparatu eta sistemen funtzioak

Jarraibide testua: errezeta

4. unitatean zehar, elikagaiei eta sukaldaritzari buruz, informazioa emateko prestaturik dauden webguneak ikusiko ditugu.
Etxean egiteko errezeta bikainak
On egin /Errezetak

2011-02-11

Rober , gure gelan.

Gaur Rober, Endikaren aita, gelara etorri da. Berarekin "Zangozara" jolastu ondoren egindako  hainbat galdera erantzun ditu. Non eta nola ikasi zuen euskara? Zergatik ekarri zituen Endika eta Naroa ikastolara? Zer den barnetegi bat? Norekin aritzen da euskaraz? Zer den Bi Haizetara taldea? ...Gustora aritu gara bera entzuten.  Azkenean, guk euskaraz aritzeko aholkuren bat eskatu diogu. Horren aurrean, ohitura eta nahaia besterik ez dagoela adierazi nahi izan du.
"Euskaraz irakurri, euskaraz jolastu eta euskara maitatu behar dugu" . 
Ea , denon laguntzaz , gutxienez, gelan eta patio orduan euskaraz aritzen garen. Denon artean lor dezakegu! Animo!

Artelan geometrikoak II

Malevich eta Mondrianen lanak aztertu eta ikusi ondoren gure artelanen itxura aldatzen saiatu gara. Papera logela bat dela imaginatuz mugak eta ordena jarri behar dugula. Lana zerbait txukunago geratu da, ikusi bestela.

2011-02-09

COMIC SKETCH

Hi everydoy! Here we show you our work in COMIC SKETCH project. We have been working on comics and we read one. But we had a problem, the comic had not any ending and we had to invent some. Enjoy!

ALEX & ALEJANDRO (ZORRO)

Untitled from Eneko Alkorta on Vimeo.


ALEX & HANNA MONTANA

Untitled from Eneko Alkorta on Vimeo.


ALEX & POP STAR

Untitled from Eneko Alkorta on Vimeo.

Artelan geometrikoak






Konposizio orekatuak

Hemendik bi astetara Oteiza museoa ikustera goazela eta jadanik bolumena, konposizioa, testura...kontzeptuak lantzen hasi gara. Atzo, tailer bat egin  genuen 4mailakoekin batera eta bertan, konposizio bi dimentsionalak eta tridimentsionalak egin genituen. Oteizako museotik erakustera etorri ziren, material berezia eta ugari zegoenez zenbat eta gauza gehiago jarri hobeto zegoela ulertu genuela dirudi eta bidean  konposizioaren oreka ahaztu egin genuen . Begiratu bestela lan hauek
Hemendik hasiko gara lanean, hurrengo asteko lana gure artelanak hobetzea izanen da . Espero dugu zerbait ikastea eta lan txukunagoa egitea.

2011-02-06

Munduaren desoreka

Egun hauetan gelan herrialde garatuak eta garatu gabekoak aztetzen aritu gara . Nutrizioa, osasuna, uraren eskasia... Gaia bukatzeko, ahozkotasunaren orduan, aurkezpen honetaz baliaturik bi alderdietako ezaugarriak konparatzen ari gara. Hemen uzten dizuet aurkezpena ahozkotasuna prestatu ahal izateko. Hurrengo ostiralan diapositiba hauei ahotsa jarriko diegu.

2011-02-02

Agate Deuna

Ostiralan Santa Ageda bezpera ospatuko dugu.Hemen duzue abestiaren letra.

Abestiaren doinua edo partitura nahi baduzue klikatu hemen:
http://www.euskaraz.net/Kultura/Kantutegia/SantaAgeda





Testu motak

Docs-en aurkezpenak egiten ikasten ari gara. Hau izan da gure lehenengo saiakera, beraz, gure aurkezpenak ez badaude ongi ongi barkatu! beste batean hobeto eginen ditugu eta.


2011-02-01

ALBISTEAK

Gai honetan albistearen egitura, egoera komunikatiboa... ikasten ari gara. Gabonak aurretik Usuak ozono geruzari buruzko albiste bat ekarri zuen . Aste honetan badakizue zuen eginkizunen artean ekologia edo energiari buruzko euskaraz eginiko albiste bat aurkitzea dela. Hemen jartzen dizuedana erderaz da baino gustatzen zait nahiko baikorra delako.

ozono

Hemen ditugu beste albiste interesgarri batzuk, ez hain baikorrak , baino denetarik dago.

ALBISTE EKOLOGIKOAK

2011-01-31

Oteiza

Otsailaren 23an Alzuzako Oteiza museora joango garenez artista honen lanak aztertzen hasiko lana gelan museoara gozenean gehiago ulertu eta gozatzeko. Hasteko hurrengo asteartean tailer plastiko  txiki bat eginen dugu materia ezagutu eta berarekin formak eta testurak aztertzeko.
Eskultura gehiago ikusi nahi badituzu hona hemen beste aukera bat:
Zarauzko eskulturak

2011-01-24

GORPUTZ GEOMETRIKOAK

Gorputz geometrikoak lantzen ari garela eta plastika orduan hauek plastilinaz eta txotxez eraikitzen aritu gara. Horretaz gain, eta lan zailena izan da hau, bolumeneko eraikin hauek irudi planoetara pasatzen saiatu gara.Ez da lan erraza izan baino saiatu gara. Gainera, batak besteari asko lagundu dio eta elkarrekin asko ikasi dugu.

2011-01-18

Lotsatia al zara?

Nik badut gorroto dudan lagun bat lotsa du izena .
Ni bezalaxe, Kirmen Uribek eta nire gelako neska-mutilak arazo berbera dute.
Entzun bestela diotena.

2011-01-14

Berogailuaren konponketa

Gure gela berriko berogailuaren termostatoa ez dabil. Hori dela eta gaur Iñakiri, administratzaileari, eskutitz bat bidali diogu eta jakinaren gainean jarri dugu. Espero dugu azkar konpontzea, gelan bero handia egiten baitu eta energia alferrik gastatzen ari gara eta.

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Aste honetan, koordenatu geografikoekin aritu garenez gaiari buruz ikasi duguna zehazteko eta laburbiltzeko bideo txiki bat egin dugu. Oso urduri jarri gara, hiru alditan grabatu behar izan dugu zerbait dexente ateratzeko , baino azkenean lortu dugu. Bideo hau Usuari dedikatzen diogu gaixorik baitago eta honekin, gelan egin duguna errepasatu egin dezakelako.
KOORDENATU GEOGRAFIKOAK from Axun Urkia on Vimeo.

2011-01-09

Nola aipatzen da latitudea eta longitudea Google Eart-en

Googel Eart-en aritu nahi baduzu koordenatu geografikoak erabiliz, bideo honetan azaltzen zaizu nola egin. Entzun eta behatu.

Paraleloak eta Meridianoak ikasten

Oporrak bukatu zaizkigula eta Txanela 3. gaiarekin hasiko gara buru belarri.Planetako puntuak kokatu eta aurkitzeko behar ditugun koordenatu geografikoekin hasiko gara.Horretarako honako eskema kontutan hartuko dugu.
Meridianoak eta paraleloak ikasten