Jasotako bisitak

2010-11-19

2010-11-15

LOGELAN ESKALAN

Txanelan eskala ematen ari garenez gure logela eskala 1:10 -ean atera dugu. Plastikako orduan kartoia hartu eta lanari ekin diogu.

2010-11-14

Internet arriskurik gabe.

Animazio interesgarri honetan interneteko arriskuaz ohartuko zara . Ikusi eta hitzeginen dugu.
Animatu gurasoei zuekin ikustera, erderaz dago eta.


Internet arriskurik gabe.

2010-11-09

Grafikoak egiten ikasten

Oraingoan grafikoak egiten ikasten ari gara" Create a graph" programaz baliaturik.
Hona hemen gure lehenengo grafikoa:

2010-11-05

EUSKARAZ BIZI

Gaur gure gelara Ricardo, Ainhararen aita , etorri da  guk prestatutako galdetegi bat erantzutera.
Gauza interesgarri asko komentatu dizkigu, besteak beste, euskaraz pentsatu behar dugula ongi hitzegiteko, euskaraz asko irakurri behar dugula, musika euskalduna entzun behar dugula (euskadi gaztea...), azken finean, euskaraz bizi behar dugula.
Berarekin, Ricardorekin, euskaraz hitzegiteko konpromezua hartu dugu eta oso ongi pasa dugu.

"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK  EZ DUTELAKO HITZEGITEN BAIZIK"

2010-11-04

NAFARROAKO ERLIEBEA

Txanelan erliebea lantzen ari garenez Nafarroako erliebearen maketa bat egin dugu taldeka. Erliebearen gorabeherak plastilinaz egin ditugu , ondoren mendi, urtegi, ibai eta herrien izenak jarrri ditugu.