Jasotako bisitak

2012-06-19

2012-06-15

2012-06-14

ENERGIA EGUNA

Atzo Energiaren eguna ospatu genuen ikastolan. Hori dela eta LH-n inkesta bat egin dugu . Grafiko honetan ikus daitezke erantzunak. Galderak hauek izan dira: -Gelatik zoaztenean argia itzaltzen duzue? -Etxean ordenagailua itzaltzen duzue? -Stand-By itzaltzeko etengailu aproposa duzu etxean? -Gelan berogailua piztuta duzuenean leihoak irekitzen dituzue? -Gelan energia arduraduna daukazue?

UDALETXEARI BISITA

Ostiralan udaletxera joango garenez aurkezpen hau prestatu dugu.

2012-06-10

ENERGIA EGUNA



ASTEAZKEN honetan ENERGIAREN EGUNA ospatzen dugu. Oraingoan energia kontsumoaren ohiturei erreparatuz inkesta bat egitea proposatzen dizuet.
Hona hemen zuen ikaskideei egiteko galderak.

2012-06-06

KUTSADURAREN ONDORIO BAT

Ozeano Bareko irla honetan ez da gizakia bizi. 2000km baino gehiagoko  distantzia omen dago zibilizaziora eta hala ere, gizakiak sortzen duen kutsaduraren ondorioak jasaten ari dira.
Bideo hau ikusi ondoren espero dut plastiko bat erabili aurretik pentsatzea eta axolagabetsunari uko egitea.
http://www.midwayfilm.com/

2012-06-05

UGALKETA FUNTZIOA

Oraingoan audacity programa erabiliz bideo bat eginen dugu. Ea lortzen dugun! Aupa!

2012-05-24

EUSKARAREN EGUNA

MUSIKA

Udaren atarian
Zangozan dugu festa
Urtero ekainaren
lehen larunbata.
Jolas, dantzaz, kantuka
kalea beteta
Euskararen eguna
eder ta galanta
Udaren atarian
Zangozan dugu festa
Urtero ekainaren
lehen larunbata.
                                                                                       
Urterik urte egunez egun
arimatik mingainera
hitzak atera giroa goxoa,
berpizten saiatzaen gara
Denon birikak, aho ta zainak
irekitzeko parada
Euskarak izan dezan agudo
merezi duen udara.

MUSIKA  GURETZAT (OSKORRI)


2012-05-23

ZELULA

Zelularen ezaugarriak ikasteko ongi etorriko zaizue lotura honetako ZELULAren marrazkian klikatu eta aurkezpena ikusi. Gainera, eredu modura ongi etorriko zaizue. Horrelako zerbait egin beharko duzue eta DOCS baten bitartez. 

 klikatu hemen

2012-05-15

FRUTEN ERAKUSKETA/ DASTAKETA

Bai ongi pasa genuela ostiralan fruta berriak eta ez hain berriak dastatzen. Begiak itxi eta ikaskideaz fidatu besterik ez genuen egin behar. Noski eta horretaz gain barre pilo bat!

2012-05-10

LIBURU ATSEGINENA

Juul kanpainan hainbat liburu aztertu eta irakurri ondoren, bakoitzak liburu baten iragarkia egin du. Oso lan artistikoak atera dira, begiratu bestela...

2012-05-02

ZIRKUITU ELEKTRIKOA

Zirkuitu elektriko bat elkarrekin lotutako zenbait elementu elektrikok osatzen duten sistema da. Elementu horietan zehar higitzen da korronte elektrikoa. Hona hemen zirkuitu elektriko baten osagaiak baina bakoitzari dagokion izena jarri behar zaio. Ba al dakizu zeintzuk dira?.
 Zirkuito elektrikoei buruzko baliabide interesgarri bat Wikisaber atarian aurkitutakoa. Azalpen errezen bidez zera hau ikusiko dugu: zer den zirkuito elektriko bat, zer korronte elektrikoa eroaten duten materialak eta eroaten ez dutenak, nola higitzen den karga elektrikoa...

  • Hainbat materiala ezberdinak banan-banaka kokatu zirkuitoan eta asmatu behar da ea jarritako materialak eroaleak edo isolatzaileak diren. 
  • Ondoen ikusitako ekintzen bidez test bat osatu ahal da.

Galdera hauekin hainbat gauza ikas ditzakezu

2012-05-01

LENGUA: IRRATSAIOA / PROGRAMA DE RADIO

Hemen entzun ditzakezue lenguako 3. gaian egindako proiektua: irratsaioa sortu.

2012-04-30

FITO ANTZEKO NORBAIT EZAGUTZEN DUZUE?

Eta Elenaren kasuan, zer egingo zenuke?

2012-04-23

NAHASTEEN BEREIZTE METODOAK


DEKANTAZIOA, MAGNETISMOA, LURRUNTZEA,IRAGAZKETA, DESTILAZIOA,KRISTALIZAZIOA

IRAGAZKETA(SOLIDO-LIKIDOA)
Prozesu honen bidez, solido disolbaezina eta likido bat banantzen dira.
Likidoa material porotsuan zehar pasatzen da, betiere kontuan hartuta poroek partikula solidoak baina tamania txikiagoa izan behar dutela. 

IRAGAZKETA(BI SOLIDO)
 Tamaina desberdineko partikula solidoak
banantzeko; bahearen sarearen tamaina egokitu
behar dugu kasu bakoitzean, partikulen diametroarekiko

 DESTILAZIOA
 Irakite puntu desberdina duten bi
likidoak banantzeko metodoa aproposa da

MAGNETISMOA
Bi solido banantzeko metodoa da; bietako bat ez da erakarria izango eremu magnetiko batean baina bestea bai.

KRISTALIZAZIOA(Lurrinketaren bitartez):
Uretan disolbaturiko solidoak banantzeko metodoa da. Ura lurrinduz, solutua solidotzen da (jalkitzen da), askotan solido kristalino bezala.

DEKANTAZIOA
 Dentsitate desberdineko bi likido nahastezin banantzeko metodoa da. Adibidez, olioa eta ura. Prozesu honetan inbutu berezi bat erabiltzen da: dekantazio-inbutua

2012-04-21

SUSTANTZIA PURUAK ETA NAHASTEAK

Substantzia materiaren gaia da. Kasu batzuetan materia substantzia batez osatuta dago, kasu gehienetan, ordea, materia sustantzia bat baino gehiagoz osaturik dago










Hemen duzue substantzia puru eta bakunen taula periodikoa:
Ongi ikusteko klikatu hemen

2012-04-19

SUBLIMAZIOA

Sublimazioa egoera likidotik pasa gabe solidotik gasera igarotzean datzan materiaren egoera aldaketa da. Alderantzizko prozesua ere berdin izenda daiteke, hau da, gas egoeratik solidora igarotzen dena.
Gaur ikastolan Iodoaren esperimentua egin dugu. Bideo honetan Karbono dioxidoarekin gertatzen dena ikusiko duzue.

2012-04-18

MONUMENTU ONDAREEN EGUNA

Gaur monumentu ondarren eguna ospatu nahian Zangozako zenbait leku ikustera atera gara. Bisita institukoko DBH4ko ikasleeek zuzendu dute. Ongi pasatzeaz gain, herriko monumentuen hainbat bitxikeri ikusi ditugu. Adibidez,eskailera pila bat igo ondoren Santa Mariako goiko dorrera igo gara. Hemen dituzue argazkiak ikusi duguna berrikusteko.

2012-04-16

DENTSITATEA

Zergatik gauzek flotatzen dute? Desplazatzen duten ura baina gutxiago pisatzen dutelako. Itsasontzi bat oso pisutsua izan daiteke baina barrutik hutsik dagoenez (airez beterik egia esan, bideoko buztina bezala), guztira desplazatzen duen ura baino arinagoa da, horregatik flotatzen du. Hau Arkimedesen printzipioa da.

2012-04-03

Oporretako lanak

1- Galdera kuadernoan kopiatu eta erantzun. Nahi izanez gero, galdera bakoitzari marrazkia egin. (Irakurri irakurgaiak 126-127)
Zergatik?
Jaki izoztuak izozkailutik ateratzen ditugunean, ukituz gero, gure atzamarrak izotzetan erantsita geratzen dira. ZERGATIK?
Itsasoko ura gazia dela gauza jakina da. Lagun batek esan zidan itsasoan bizi diren bakailaoengatik gertatzen dela hori. Egia ote da? Eta hala ez bada, zuk ba al dakizu ZERGATIK den gazia itsasoko ura?
2- Marikalanbre irakurgaia irakurri (135-139), ulertu eta laburtu. 
Laburpena kuadernoan egin. Kontuz! Zaindu aurkezpena, esaldien egitura , hiztegia eta ortografia, klaseratzerakoan besteekin konpartitu beharko duzu eta.
3-Liburu bat irakurri. Irakurtzen ari zaren bitartean positak erabili zure gustoko orrialdeak, egoerak, esaldiak... adierazteko.
4- Maitasungrama bete.


 Matematika errepasatu behar baduzu ez ahaztu blogean dituzula hainbat baliabide. Erabili zure matematika gaitasuna hobetzeko.



2012-03-28

MAITASUNGRAMA

Pentsamendua hazi batekin aldera dezakegu: pentsamendu bakoitzak bere lore eta fruitu propioak sortzen ditu. Honela, pentsamenduak konstruktiboak izan daitezke, positiboak eta negatiboak.Gure adimenak duen garrantziaz ohartzen garenean eta ongi erabiltzen ikasten dugunean, zoriontasun handiagoa ekarriko diguten fruituak sortuko ditugu..
HITZ ATSEGINAK denok ditugu gustoko, MAITASUN-KEINUAK denoi gustatzen zaizkigu, PENTSAMENTU POSITIBOAK behar ditugu.Hori dela eta Maitasungramaren jokura jolastea proposatzen dizuet. Ostiralean adostuko dugu nola.

2012-03-26

LAVOISER,masaren iraunkortasuna.

Lavoisierrek egin zituen Kimikaren historiako lehen benetako esperimentuak. Erreakzio kimikotan parte hartzen zuten erreaktibo eta produktu-kantitateak zehazki pisatuz, erreakzioaren hasierako eta bukaerako masak berdinak zirela frogatu zuen Lavoisierrek. Beraz, erreakzioan materiaren egoera edo propietateak aldatzen dira, baina ez bere kantitatea.
Oraingoan zuri dagokizu LAVOISIER kimikariaren papera hartzea eta hau frogatzeko esperimentu bat egitea.

2012-03-23

LANABES SINPLEAK

Gizakiak antzinatik ikasi zuen tresnak erabiltzen , bere indarra edo ahalmena handitzeko. Bide horretatik abiatuta, guk gure makina sortu ditugu plastika orduetan. 

2012-03-22

DISTINTAS DOLENCIAS

Después de terminar el tema de lengua "remedios caseros para leves malestares", hemos realizado una pequeña lista de malestares con sus correspondientes remedios que esperemos no tener que utilizarlos nunca porque eso será señal de que tenemos una salud de hierro. De todas maneras "más vale prevenir que lamentar".

 Lenguako gaia bukatu dugu eta horrekin gaixotasun ezberdinak sendatzeko fitxa batzuk sortu ditugu. Espero dugu erabili behar ez izatea, horrek osasuntsu gaudela esan nahi duelako. Zaindu!!

2012-03-21

Newtonen sagarra, ilargia eta grabitatea


Isaak Newtonek, pentsatuz eta pentsatuz, esan omen zuen bere kolkorako: "Sagarra lurrera erakartzen duen indar bera da Ilargia Lurrari lotzen diona".
Newtonek zioen, sagarra zuhaitzetik erorarazten zuen indarra grabitatea zela. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?
Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?

2012-03-20

ARISTOTELES-en usteak , erdia ustel?

Irakurgaietan aurkitutako irakurgaia irakurri eta ea galdera honi erantzuteko gai zaren...
Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko, hiru arrazoi eman zituen:
  1. Izarrak ez dira munduko leku guztietan altuera berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.
  2. Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.
  3. Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenengo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta, azkenean, ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurra biribila da, zalantza izpirik gabe.
Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela iruditzen al zaizue? Zergatik?
Aristotelesek eman zituen hiru arrazoietatik zein izango ote da erabakigarriena? Zergatik?

TXOSTEN ZIENTIFIKOA EGITEKO ARTXIBOA:

2012-03-09

ZORIONAK MAIDER!

Emakume langilearen  eguna ospatzeko asmoz parte harte genuen  lelo lehiaketan  Maider Iturbide suertatu da irabazle. Zorionak Maider!
"Norbait maitatzea nahi baduzu, zure burua maitatu behar duzu"
Diario de noticiasen agertutako albistea

2012-03-07

JOKIN BORROMEO

Musika eta matematika oso erlazionatuta daudela komentatzen zuen Jokinek Diario de Noticiaserako egin genion elkarrizketan. Musika ikasteak matematikan laguntzen duela zioen gure Udal Bandako zuzendariak.
Gustoko musika galdetzean zerrenda luze bat egin zigun. Hona hemen zerrenda horren hainbat abesti eta bideo ikusteko eta gozatzeko:

Ottorino Respighiren "Pines of Rome"
Michel Camilo. "One more once"
Esperanza Espanding "Live in Copenhagen"
Aveshai Cohen "Remenbering"
Mahler
Udal banda "Darzón
Katxi txaranga
EsKeRrIk AsKo JoKiN !!!!!!!!!!!!

2012-03-02

BALDINTZA ETA ONDORIOA

Baldintza eta ondorioa ikasteko ongi etorriko zaizue audaciti erabiltzea gelan zuzendutako baldintzekin.Ikas teknika ona da zerbait buruz ikasi behar duzunean. Denok dakizuenez programa erabiltzen edozein momentutan ikasi beharrekoa grabatu dezakezue.





2012-02-16

EZEKIEL edo BAT-PAT gustokoago?

Ezekielen segidila bat entzun nahi? Ez galdu aukera Endika eta Asierrek primeran abestu dute eta.


Ezekiel baino gehiago Bat-Pat gustoko duzula? Hemen duzu liburuko pertsonaiak ezagutzeko aukera.

2012-02-15

Bideak, aldapak eta bihurguneak

Juul kanpainaren barruan Nereak blogster bat egin digu. Ikusi zeinen ongi geratu zaion!

Ea , aurkitu duzue arkatsen bat?

2012-02-14

HAZTEAREN ABANTAILAK

Hazten ari garela eta honekin batera mila buruhauste ditugu buruan. Bakarrizketa hau mundiala iruditu zaigu antzezteko. Lantzen dituen gaiak gure gaiak direlako.

2012-02-09

IBAIALDE

Guk ere "marrazki bat euro bat" kanpainan parte hartu dugu. Hemen dira gure marrazkiak.

2012-02-03

DESAFIOA

Ixilik geratuko nintzela uste al zenuten??????

BARÇA 3 -ERREALA 1

Hau zuretzat doa, Eneko!

2012-02-02

GURE GORPUTZEKO APARATUAK

Asierri Nerbio sistema azaltzea dagokionez glogster bat egin digu

Endikari zirkulazio txikia :

Nereari arnasketa tokatu zaio:

Usuari zirkulazio handia:

2012-01-30

IRAUNKORTASUNA

BI IGELAK ETA ESNEGAINA
Behin batean bi igel jolasean zebiltzala, esnegaina zegoen ontzi batera erori ziren. Segituan konturatu ziren hondoraino zihoazela. Hasieran bi igelak hankak mugitu eta mugitu hasi ziren ontziaren iskineraino ailegatzeko asmotan, baina ezin zutela konturatu zirenean bietako batek esan zuen:
-Ezinezkoa da hementik ateratzea. Edozein modutara hil egingo naizenez, zergatik jarraitu saiatzen eta sufritzen?
Eta hau esan ondoren, hankak mugitzeari utzi zion hondoraino erori eta hantxe hil zen.
Beste igela, berriz, saiatuagoa edo burugogorragoa zenez, hankak mugitu eta mugitu jarraitu zuen.
-Nahiz eta hementxe hil, nahiago dut saiatu azken momentu arte.
Bere indar guztiaz hankak mugitzen jarraitu zuen minutuak eta orduak...
Eta, bapatean, hankak hainbeste mugitzearen ondorioz esnegaina gurina bihurtu zen. Harrituta, igela saltoka hasi zen, ontziaren iskineraino iritsi zen, eta han, salto bat emanda, kanpora atera zen.

2012-01-27

BERTSOTAN

Gaur goizean  oso gustora aritu gara bertsotan. Doinua ikastea zaila egiten zaigun arren ez dugu etsi eta hor aritu gara jotake abesten . Hemen dituzue bertsoak. Gozatu entzuten!



 




EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

Euskal Herriko pertsonaiak (klikatu)

2012-01-26

AGATE DEUNA/SANTA AGEDA

Badakortigu Santa Ageda eguna. Otsailaren 4ean ospatuko da. Bitartean abestiak bergogoratuko ditugu.

Agate Deuna(klikatu)

2012-01-22

KASTING-A

Eta handia naizenean, zer izango naiz? Idazkari, sendagile, biologoa, pilotaria, marrazkilaria... Ikusi eta aztertu zein den partaiderik onena.








ZORTZIKO TXIKIA

Zortziko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.

Zer-ga-tik a-ri zai-gun / ni-ga-rrez ez-ki-la
1 2 3 4 5 6 7 1 2 3 4 5 6

Zergatik ari zaigun, nigarrez ezkila ?
Manex gazte lerdena, eskuan makila
Mendiz mendi dabil, kasko goren bila
Zilorat eroririk, gelditu da hila !
Ea animatzen zareten eta halako zortziko txikiren bat asmatzen duzuen!

2012-01-03

LAGUN IZKUTUA

Benetan opari landuak aurtengoak!