Jasotako bisitak

2011-03-30

Zuhaitzaren eguna

Aurreko astean Yamagutxi parean zuhaitzak landatzen aritu ginen. Hona hemen honen inguruan egin ditugun posterrak.





Bide batez, energia txokoan martxoko eguraldiaren berri eman dugu:

2011-03-29

Nola lortzen da behar dugun energia?

Galdera honi erantzuteko nahian gabiltza oraingoan. Energia berriztagaiak eta berrriztaezinen aldeak ikasten. Energia moten erabileraren datuak ateratzen...

LH1,3 eta4. mailara joan gara guzti hau azaltzera eta ondoren galdera bat egin diegu:
"zein energia mota aukeratzen duzu? Noren alde zaude?".
Hauek izan dira erantzunak:
LH4ean: Eguzkiaren energia(10)-Eolikoa(2)- Ikatza(2)
LH3·an: Eolikoa(1)-Maremotriza(2)- Hidraulikoa(8)-Biomasa(1)
LH1ean: Eolikoa(2)-Maremotriza(3)-Eguzkiaren energia(4)-Energia hidraulikoa(2)-Biomasa(2)

2011-03-24

JUDY MOODY medikua da

Oraingoan bata txuria jantzi eta ospitalera goaz Judyrekin batera.

2011-03-22

NUR ETA MAGIA KANPAMENTUA

Totiren azkeneko liburua da. Ez dakigu aurten Juul bozketan irabaziko duen baino argi dago gure gelan gustoko dugula.

RITA POLOAN

Juul kanpaina datorrela eta liburuetan murgildurik gaude. Begira ze poster polittak atera zaizkigun.

2011-03-21

Beste hamaiketako goxo bat

Gaurkoan Nereak eta Usuak Tuti fruti goxo bat egin digute.



Errezeta Usua Nerea from Axun Urkia on Vimeo.

2011-03-18

Hamaiketako goxoa!

Gaurkoan errezetak landu ditugu eta hamaiketako goxoa prestatu dugu. Goxoa omen zegoen . "Omen" diot ez dudalako probatu ere egin ez bait didate konbidatu . Dena den itxura mundiala zuten!

Begiratu bestela!






 Untitled from Axun Urkia on Vimeo.

Untitled from Axun Urkia on Vimeo.
Untitled from Axun Urkia on Vimeo.

LH3ko datuak biltzen

Gaur LH3koen bisita izan dugu. Beraiek paper birziklatuaren inguruan  etxetik ekarritako datuak grafikotara pasatzen lagundu diegu. Espero dugu gurekin zer edo zer ikastea, ahaleginak egin ditugu eta.

LIBURU BAT IRAKURTZEA, SORPRESA KUTXA BAT ZABALTZEA.

Egon badira botila batean aurkitutako mezuak, horiek sorpresa eta zirrara sortzen omen dute. Eta, liburuetan aurkitutakoak? Ez al duzue inoiz liburutegiko liburu batean horrelakoak idazteko gogoa izan? Mezu desberdinak idatz daitezke.
 Amankomunak diren gauza guztiak bezala arau batzuk finkatzea gomendagarria da, beraz, arau hauek zehaztu ditugu:
  •  Astean mezu bat idaztea gomendatzen da.
  • Liburu bakoitzeko bosten bat mezu aski izanen zen, bestela nahiko astuna izango da. 
  • Post-it bat jarriko dugu dagokion orrialdean.
  • Hemendik Juul bozketa bitartean eginen dugu (apirilak14)
  • Mezua Axuni erakutsiko diogu eta ortografia zaintzen saiatuko gara.
  • Mezua izengoiti batekin sinatuko dugu.

2011-03-16

URTARRILA ETA OTSAILEKO TENPERATURAK

LH3. mailako datuak biltzen

LH3.mailako ikasleak aste guztian zehar  etxean jasotzen , erabiltzen eta birziklatzen duten paperaren jarraipena egin dute. Guk, datu horiek bildu eta ikasle bakoitzaren datu erregistroaren grafikoak egin ditugu, ondoren, beraiek aztertu eta konparatu ahal izateko.
Ostiralan haiekin bilduko gara , gela guztiko datuak  batu eta gela osoko grafikoa eginen dugu.

2011-03-15

Nerea Tenerifen

Nerea ihauterietan Tenerifera joan zitzaigun . Hau zortea berea! Bitartean, gu hemen lan ta lan. Baino txintxoa izan da eta argazki batzuk ekarri dizkigu bizi duena guk ikus ahal izateko. Fijatu zaitezte ateratzen den mendi tontor horretan. Teide izango ote?

2011-03-11

Logotipo lehiaketa

Bi haizetara euskara taldetik logotipo lehiaketan parte hartzera gonbidatuak zaudete..
Gaur gelan logo bat egin dugu , baino besteren bat egitea ez legoke gaizki. Beraz, badakizu arkatza eta margoak hartu eta ekin lanari.
Anima zaitez parte hartzera!
Oinarriak hemen dituzu!

Oinarriak

2011-03-06

Zazpi antxumeak eta otsoa

Egun ederra izan zen ostiralekoa. Ongi pasa genuen; lehenengo gure gelan nahi genuen musika eta bideoak jarriz eta ondoren kalejiran.Hemen dituzue argazki batzuk ikusteko.