Jasotako bisitak

2011-03-18

LIBURU BAT IRAKURTZEA, SORPRESA KUTXA BAT ZABALTZEA.

Egon badira botila batean aurkitutako mezuak, horiek sorpresa eta zirrara sortzen omen dute. Eta, liburuetan aurkitutakoak? Ez al duzue inoiz liburutegiko liburu batean horrelakoak idazteko gogoa izan? Mezu desberdinak idatz daitezke.
 Amankomunak diren gauza guztiak bezala arau batzuk finkatzea gomendagarria da, beraz, arau hauek zehaztu ditugu:
  •  Astean mezu bat idaztea gomendatzen da.
  • Liburu bakoitzeko bosten bat mezu aski izanen zen, bestela nahiko astuna izango da. 
  • Post-it bat jarriko dugu dagokion orrialdean.
  • Hemendik Juul bozketa bitartean eginen dugu (apirilak14)
  • Mezua Axuni erakutsiko diogu eta ortografia zaintzen saiatuko gara.
  • Mezua izengoiti batekin sinatuko dugu.