Jasotako bisitak

2010-12-22

GABONETAKO LAGUN IZKUTUA

Gaur lagun izkituaren opariak banatu ditugu. Lan bikainak, benetan!

2010-12-20

Energia Txokoko hainbat gai

Gure energia txokoan jarritakoaren berri eman nahi nizueke:
Batetik, Ainharak birziklatu eta zakorrontzira bota dugu paperaren neurketaren grafikoa egin digu.
Bestetik, Nereak eta Usuak klima aldaketari buruzko egindako testuak ditugu ikusgai energia txokoan.

Capturas de pantalla

2010-12-15

Energia Txokoa berritua

Egun hauetan energia txokoa berritzen aritu gara. Batetik,"create a graf" programarekin grafikoak egiten ikasi dugunez iraila,urria eta azaroko tenperaturaren berri eman dugu grafiko modura eta baita ere grafikoak interpretatu ditugu.
Bestalde, jaialdiko gaia energia denez gai horri heldu diogu eta energia eolikoaren alde onak eta txarrak aztertu ditugu.
Klima aldaketa dela eta hurrengo hiruhilabetean landuko dugunez Antartika aztertzen hasi gara.
Abenduko lanen artean falta zaigun lana papera birziklatuaren berri ematea da. Ea lan hori oporren aurretik egiten dugun.

Gosearen aurkako lasterketa


Gaur, hotza alde batera utzi eta Kantolaguako ibilbidera joan gara gosearen aurkako lasterketa egitera. Ongi pasa dugu.

2010-12-02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Dakizuenez, euskararen nazioarteko eguna abenduaren 3an dugu. Hori dela eta astean zehar hainbat ekintza egin ditugu. Pegatinak soinean izan ditugu "nik euskaraz bizi nahi dut" lemarekin; Euskararen inguruan hainbat olerki landu ditugu baita guzti honekin mural txiki bat egin ere; Bertan, euskararekiko gure konpromezuak jarri ditugu. Eta bukatzeko, potenteena "dantza euskararen alde". Mundiala!

Ea konpromezuak betetzen diren!

2010-11-19

2010-11-15

LOGELAN ESKALAN

Txanelan eskala ematen ari garenez gure logela eskala 1:10 -ean atera dugu. Plastikako orduan kartoia hartu eta lanari ekin diogu.

2010-11-14

Internet arriskurik gabe.

Animazio interesgarri honetan interneteko arriskuaz ohartuko zara . Ikusi eta hitzeginen dugu.
Animatu gurasoei zuekin ikustera, erderaz dago eta.


Internet arriskurik gabe.

2010-11-09

Grafikoak egiten ikasten

Oraingoan grafikoak egiten ikasten ari gara" Create a graph" programaz baliaturik.
Hona hemen gure lehenengo grafikoa:

2010-11-05

EUSKARAZ BIZI

Gaur gure gelara Ricardo, Ainhararen aita , etorri da  guk prestatutako galdetegi bat erantzutera.
Gauza interesgarri asko komentatu dizkigu, besteak beste, euskaraz pentsatu behar dugula ongi hitzegiteko, euskaraz asko irakurri behar dugula, musika euskalduna entzun behar dugula (euskadi gaztea...), azken finean, euskaraz bizi behar dugula.
Berarekin, Ricardorekin, euskaraz hitzegiteko konpromezua hartu dugu eta oso ongi pasa dugu.

"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK  EZ DUTELAKO HITZEGITEN BAIZIK"

2010-11-04

NAFARROAKO ERLIEBEA

Txanelan erliebea lantzen ari garenez Nafarroako erliebearen maketa bat egin dugu taldeka. Erliebearen gorabeherak plastilinaz egin ditugu , ondoren mendi, urtegi, ibai eta herrien izenak jarrri ditugu.

2010-10-31

TOTI MARTÍNEZ DE LEZEA OIBARREN

Larunbata eta igandean  IX. antzinako merkatuen festa ospatu zen Oibarren. Larunbateko ekintzen barruan, batetik,  "OIBARREKO SANTXA" antzezlanaren emanaldia izan zen. Bertan, ikastolako ikasle batzuk parte hartu zuten ;Antzezlan  interesgarria , benetan!

Bestetik, TOTI Mtez  DE lEZEA idazlearen  hitzaldi izan zen. Bertan, NUR , bere liburuen aipamenak egin zituen. Oso hitzaldi dibertigarria eta interesgarria izan zen.
Zuek ez egotean zuei eskeinitako bideo bat egitea proposatu nion eta hemen duzue emaitza.

2010-10-29

Zuhaitza salbatu nahian

Oraingoan Nereak albiste interesgarri eta harrigarri bat ekarri digu energia txokoan jartzeko.

2010-10-26

OZONO GERUZA

Gaur gure gelara LH6ko Uxue, Amie, Jone, Amaia, Javier, Josu eta Urko etorri dira Ozono geruzaren inguruan hitzegitera.
Zera komentatu digute:
Ozono geruza atmosferaren estratosferan dagoela. Geruza honek izpi ultramoreetatik babesten gaituela.Horretaz gain, ozonoren egoeraz hitzegin digute: zuloa geroz eta handiagoa omen da kutsadura dela eta.
Zuloa gehiago handitu ez dadin kotxea gutxiago erabiltzea, spray kutsakorrarik ez erabiltzea e.a gomendatu digute.
Gehiago jakin nahi izanez gero klikatu hemen:
Zer da ozono geruza?

2010-10-23

Non dago Euskal Herria?

Aste honetan Euskal Herria munduan kokatu nahian ibili gara. Baita ere, Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak errepasatzen. Guzti honekin gure lehenengo bideoa egin dugu. Nahiko urduri jarri gara eta batzutan txuriz geratu gara, hala ere, ikustera konbidatzen zaituztegu. Hurrengoan hobeto!Barre egin gurekin baino ez gure bizkar!

2010-10-20

DEMOKRAZIA

Demokrazia, erabakiak hartzeko eta horiek aurrera eramateko moduak, errespetoa... da gure gelan eztabaidagaia, eta elkabizitzarako duten garrantziaz jabetzea da, helburu nagusia. Horretarako, horien guztien gainean, ikasleak hausnartu, arrazoitu eta iritzia eman ondoren iritzi artikulu labur bat idatziko dugu.
Zuen artean erabakiak demokratikoki hartzen dituzue? Bozketarik egiten al duzue? Zertarako? Emaitzak errespetatzen al dituzue?
HJA-ko orduan taldeka jarri eta demokraziaren inguruan aritu gara. Hasteko, esanahia hiztegian begiratu dugu  eta ondoren azalpen txiki bat egin dugu gure iritziekin. 
Orokorrean, demokrazioaren alde gaude, batez ere talde bat beste talde  batekin ez dagoenean ados bozkatu behar izaten delako eta bozketaren emaitza errespetatu behar delako. Bestetik, guk ez dugu gehiegi erabiltzen zozketa , erabiltzekotan taldeak egiten izaten da.Juul kanpainako liburuak adosteko bozketa erabiltzen dugu eta ateratzen den emaitze arrespetatzen dugu.

2010-10-15

ENERGIA TXOKOA

Gaur Energia txokoa goiko pasiloan eraiki dugu. Bertan, energiaren inguruko berriak, informazioa... emateko aukera izanen dugu.
Momentuz, plastika orduan , txokoa apaindu dugu.
Horreta gain, aste honetan landutako gaia adieraztera eman dugu :
"Nola zatozte ikastolara oinez, kotxez ala txirrindulez?" 

Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailari galdetu ondoren Gure txoko honetan erantzunak jarri ditugu.
Zatoz bisitatzera gure txokoa!!!!!!!!!!


Gaur Nereak beste albiste bat ekarri digu gelara:
Zintruenigoko institutoako ikasleen familien artean egindako ikerketa batean familien %80Ak ez du ongi birziklatzen.
Zer gertatuko litzateke gure ikastolan ikerketa hori egingo bagenu?
BIRZIKLATU, MESEDEZ!!!!!!

Gure gelako unibertsolariak

Txanelako 1. gaia bukatutzat emateko Unibertsoko zenbait ezagupen adieraztera eman nahi ditugu. Audacity bitartez grabatu ondoren hemen ditugu denok entzun ahal izateko.
 Asierrek egindakoa.


 Ainharak egindakoa.Galaxia
Ainhoak egindakoa.Izarrak
 Endikak egindakoa.Argi urtea
 Alodiak egindakoa.Eguzki sistema
 Maiderrek egindakoa.Eguzkia
 Usuak egindakoa.Planetak-Lurra
 Lailak egindakoa.Satelitea
 Nereak egindakoaIlargia

2010-10-12

Xaloa telebista

Aurreko ostiralan Xaloa telebista gurean egon zen gure herria ezgutu nahian. LH-ko ikasle guztiok honetan edo horretan parte hartu genuen . Guk Labriteko Enrike bigarrenaren biografia txiki bat egin genuen.
1503an jaio zen Zangozan.52 urterekin, oso gazte hil zen. Santa Maria elizan bataiatu zuten.Bere gurasoek (Juan eta Katalinak)lau alaba zituzten eta azkenean , mutiko bat izan zuten, Enrique . Hau printzea izendatu zuten.
Bere aita azkeneko Nafarroako erregea izan zen eta bera azkeneko Bianako printzea.
Bera erregea izan behar zen baino 1.512an “Fernando el Catolico”-k(Gaztelako erregeak) Nafarroa konkistatu zuen .Beraz,erregea izatera ez zen ailegatu.
Enrique jaiotako etxea kale Nagusian dago eta “casa de los Sebastianes” deitzen da.
Honen omenez Zangozan kultur talde bat dago Enrike de Albret deiturikoa. Hauek 2003an liburu hau argitaratu zuten Nafarroako azkeneko errege honen bizitza ezagutzeko.

2010-10-04

2010-09-28

Kanta kantari

Gaur HJA orduan talde lana landu dugu. Hasteko, lana guztion artean banatu dugu,ondoren, doinua adostu dugu eta bukatzeko bertsoa abestu dugu.
Entzun zeinen ongi atera zaigun!

2010-09-14

Unibertsoa

s

Astroen tamainuak

Unibertsoko irudiak

 Unibertsoa nolakoa den ikusi nahi baduzu, klikatu hemen
Unibertsoko irudiak