Jasotako bisitak

2010-10-20

DEMOKRAZIA

Demokrazia, erabakiak hartzeko eta horiek aurrera eramateko moduak, errespetoa... da gure gelan eztabaidagaia, eta elkabizitzarako duten garrantziaz jabetzea da, helburu nagusia. Horretarako, horien guztien gainean, ikasleak hausnartu, arrazoitu eta iritzia eman ondoren iritzi artikulu labur bat idatziko dugu.
Zuen artean erabakiak demokratikoki hartzen dituzue? Bozketarik egiten al duzue? Zertarako? Emaitzak errespetatzen al dituzue?
HJA-ko orduan taldeka jarri eta demokraziaren inguruan aritu gara. Hasteko, esanahia hiztegian begiratu dugu  eta ondoren azalpen txiki bat egin dugu gure iritziekin. 
Orokorrean, demokrazioaren alde gaude, batez ere talde bat beste talde  batekin ez dagoenean ados bozkatu behar izaten delako eta bozketaren emaitza errespetatu behar delako. Bestetik, guk ez dugu gehiegi erabiltzen zozketa , erabiltzekotan taldeak egiten izaten da.Juul kanpainako liburuak adosteko bozketa erabiltzen dugu eta ateratzen den emaitze arrespetatzen dugu.