Jasotako bisitak

2011-05-30

Lehiaketaren irabazleak

CRANA-ko lehiaketan Zangozako ikastolako LH3 eta LH5ek irabazi dugu.
Zorionak!!!

Hemen duzue guk aurkeztutako lana:

IRTEERA: OIBAR ETA BIOMASA

Gaurkoan txango politta eta interesgarria egin dugu. Batetik, Oibarreko energia berriztagarrrien gelan egon gara. Bertan, Ikerrek energiaren inguruko hainbat datu eman dizkigu. Bestetik, biomasa lantegia ikusteko aukera izan dugu.
Goiz zoragarria pasa dugu! Astea hasteko modu ezin hobea!

2011-05-20

PRODUKTU EKOLOGIKOAK

Gaur, Susana, Usuaren ama, etorri da gelara eta produktu ekologikoen nondik norakoa azaltzen aritu da. Hasieran ez genekien zer ziren baino errekreorako joan garenerako ideia txiki bat geneukan. Gainera, gure hamaiketakoa halako produktuekin egin dugu. Oso goxoa zegoen.
Eskerrik asko Susana

2011-05-18

Zelulanitzak

Bizidunak zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke.Gu zelulanitzak gara onddoak, landareak eta animalien modura.
Zelula baten ezaugarriak azaldu nahian ibili zaigu gaur Alodia. Evak kontatutako gauza azaldu dizkigu.
ESKERRIK ASKO EVA eta nola ez Alodia!

2011-05-15

Ekosistemen orekari eusten

Gizakiak natura bere beharretara egokitu nahian, eraldatu egin du. Errepideak, etxeak eta urtegiak eraiki ditu; basoak eta oihanak suntsitu; animalia ugari kontrolik gabe ehizatu edo arrantzatu; ibaiak kutsatu... Eraldaketa horiek guztiek, kalte handiak eragin dizkiote naturari, ekosistema ugaritan desoreka sortu eta horietako hainbat erabat suntsitu baitituzte.
"AI, GIZAKIOK! AZKEN ZUHAITZA MOZTU, AZKEN IBAIA POZOITU ETA AZKEN ARRAINA HARRAPATUTAKOAN KONTURATUKO ZARETE DIRUA EZ DELA JATEN "

Zuk zer iritzi duzu?
Ados al zaude? Zergatik?
Ekosistemaren desorekaren baten adibidea emango al zenuke?

2011-05-12

Ekosistemak

Hona hemen, basoa eta itsasertza ekosistemeei buruzko bideoak.

Itsasertza
Basoa

2011-05-04

BIRZIKLATU NATURA IMITATU!!



Zenbat gauza ikasi ditugun gaur autobusaren barruan?Batzuk, ongi genekizkien, adibidez plastikoa, beira, kartoia... nola birziklatu eta honen onurak; Baino beste hainbat eta hainbat gauza berri berriak ziren guretzat, esate baterako, TEEHen trataera, konpostajea...
Beraz, EMAIOGU BIGARREN AUKERA TRESNA ELEKTRONIKOEI!!!eta LOTU ZAITEZ BIRZIKLAPENARI!

2011-05-03

LIBURU BAT IRAKURTZEA, SORPRESA KUTXA BAT ZABALTZEA.

Egon badira botila batean aurkitutako mezuak, horiek sorpresa eta zirrara sortzen omen dute. Eta, liburuetan aurkitutakoak? Ez al duzue inoiz liburutegiko liburu batean horrelakoak idazteko gogoa izan? .Gogoratzen honetan geratu ginela? Betetzen ari zarete? Zein sorpresa aurkitu duzue irakurritako liburuetan?