Jasotako bisitak

2011-05-15

Ekosistemen orekari eusten

Gizakiak natura bere beharretara egokitu nahian, eraldatu egin du. Errepideak, etxeak eta urtegiak eraiki ditu; basoak eta oihanak suntsitu; animalia ugari kontrolik gabe ehizatu edo arrantzatu; ibaiak kutsatu... Eraldaketa horiek guztiek, kalte handiak eragin dizkiote naturari, ekosistema ugaritan desoreka sortu eta horietako hainbat erabat suntsitu baitituzte.
"AI, GIZAKIOK! AZKEN ZUHAITZA MOZTU, AZKEN IBAIA POZOITU ETA AZKEN ARRAINA HARRAPATUTAKOAN KONTURATUKO ZARETE DIRUA EZ DELA JATEN "

Zuk zer iritzi duzu?
Ados al zaude? Zergatik?
Ekosistemaren desorekaren baten adibidea emango al zenuke?