Jasotako bisitak

2010-12-22

GABONETAKO LAGUN IZKUTUA

Gaur lagun izkituaren opariak banatu ditugu. Lan bikainak, benetan!

2010-12-20

Energia Txokoko hainbat gai

Gure energia txokoan jarritakoaren berri eman nahi nizueke:
Batetik, Ainharak birziklatu eta zakorrontzira bota dugu paperaren neurketaren grafikoa egin digu.
Bestetik, Nereak eta Usuak klima aldaketari buruzko egindako testuak ditugu ikusgai energia txokoan.

Capturas de pantalla

2010-12-15

Energia Txokoa berritua

Egun hauetan energia txokoa berritzen aritu gara. Batetik,"create a graf" programarekin grafikoak egiten ikasi dugunez iraila,urria eta azaroko tenperaturaren berri eman dugu grafiko modura eta baita ere grafikoak interpretatu ditugu.
Bestalde, jaialdiko gaia energia denez gai horri heldu diogu eta energia eolikoaren alde onak eta txarrak aztertu ditugu.
Klima aldaketa dela eta hurrengo hiruhilabetean landuko dugunez Antartika aztertzen hasi gara.
Abenduko lanen artean falta zaigun lana papera birziklatuaren berri ematea da. Ea lan hori oporren aurretik egiten dugun.

Gosearen aurkako lasterketa


Gaur, hotza alde batera utzi eta Kantolaguako ibilbidera joan gara gosearen aurkako lasterketa egitera. Ongi pasa dugu.

2010-12-02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Dakizuenez, euskararen nazioarteko eguna abenduaren 3an dugu. Hori dela eta astean zehar hainbat ekintza egin ditugu. Pegatinak soinean izan ditugu "nik euskaraz bizi nahi dut" lemarekin; Euskararen inguruan hainbat olerki landu ditugu baita guzti honekin mural txiki bat egin ere; Bertan, euskararekiko gure konpromezuak jarri ditugu. Eta bukatzeko, potenteena "dantza euskararen alde". Mundiala!

Ea konpromezuak betetzen diren!