Jasotako bisitak

2010-12-15

Energia Txokoa berritua

Egun hauetan energia txokoa berritzen aritu gara. Batetik,"create a graf" programarekin grafikoak egiten ikasi dugunez iraila,urria eta azaroko tenperaturaren berri eman dugu grafiko modura eta baita ere grafikoak interpretatu ditugu.
Bestalde, jaialdiko gaia energia denez gai horri heldu diogu eta energia eolikoaren alde onak eta txarrak aztertu ditugu.
Klima aldaketa dela eta hurrengo hiruhilabetean landuko dugunez Antartika aztertzen hasi gara.
Abenduko lanen artean falta zaigun lana papera birziklatuaren berri ematea da. Ea lan hori oporren aurretik egiten dugun.