Jasotako bisitak

2011-01-31

Oteiza

Otsailaren 23an Alzuzako Oteiza museora joango garenez artista honen lanak aztertzen hasiko lana gelan museoara gozenean gehiago ulertu eta gozatzeko. Hasteko hurrengo asteartean tailer plastiko  txiki bat eginen dugu materia ezagutu eta berarekin formak eta testurak aztertzeko.
Eskultura gehiago ikusi nahi badituzu hona hemen beste aukera bat:
Zarauzko eskulturak

2011-01-24

GORPUTZ GEOMETRIKOAK

Gorputz geometrikoak lantzen ari garela eta plastika orduan hauek plastilinaz eta txotxez eraikitzen aritu gara. Horretaz gain, eta lan zailena izan da hau, bolumeneko eraikin hauek irudi planoetara pasatzen saiatu gara.Ez da lan erraza izan baino saiatu gara. Gainera, batak besteari asko lagundu dio eta elkarrekin asko ikasi dugu.

2011-01-18

Lotsatia al zara?

Nik badut gorroto dudan lagun bat lotsa du izena .
Ni bezalaxe, Kirmen Uribek eta nire gelako neska-mutilak arazo berbera dute.
Entzun bestela diotena.

2011-01-14

Berogailuaren konponketa

Gure gela berriko berogailuaren termostatoa ez dabil. Hori dela eta gaur Iñakiri, administratzaileari, eskutitz bat bidali diogu eta jakinaren gainean jarri dugu. Espero dugu azkar konpontzea, gelan bero handia egiten baitu eta energia alferrik gastatzen ari gara eta.

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Aste honetan, koordenatu geografikoekin aritu garenez gaiari buruz ikasi duguna zehazteko eta laburbiltzeko bideo txiki bat egin dugu. Oso urduri jarri gara, hiru alditan grabatu behar izan dugu zerbait dexente ateratzeko , baino azkenean lortu dugu. Bideo hau Usuari dedikatzen diogu gaixorik baitago eta honekin, gelan egin duguna errepasatu egin dezakelako.
KOORDENATU GEOGRAFIKOAK from Axun Urkia on Vimeo.

2011-01-09

Nola aipatzen da latitudea eta longitudea Google Eart-en

Googel Eart-en aritu nahi baduzu koordenatu geografikoak erabiliz, bideo honetan azaltzen zaizu nola egin. Entzun eta behatu.

Paraleloak eta Meridianoak ikasten

Oporrak bukatu zaizkigula eta Txanela 3. gaiarekin hasiko gara buru belarri.Planetako puntuak kokatu eta aurkitzeko behar ditugun koordenatu geografikoekin hasiko gara.Horretarako honako eskema kontutan hartuko dugu.
Meridianoak eta paraleloak ikasten