Jasotako bisitak

2011-02-24

Udalekuak

Udan euskaraz edo ingeleraz  aritu nahi? Hemen dituzu aukera batzuk. Zerbait gustoko baduzu esan zure gurasoei aukera aztertzeko.

OTEIZA MUSEORA IRTEERA

2011-02-22

HIRU DIMENTSIOKO TEKNIKAK

Hiru dimentsioko teknikak landu nahian gabiltzanez. Hona hemen ariketa  interesgarri bat. "Previsualizar"eman eta egin dezakezu.Disfrutatu!

Hiru dimentsioko teknikak

2011-02-18

TXONTXONGILOEN ERAKUSKETA

Munduan zehar bidaitzea helburu duen erakusketa honetan poz-pozik murgildu gara. Corrado Masacciren eskutik txontxongiloen mundura hurbildu eta ordutxo ezin hobea pasa dugu.

txontxongilo23 from Axun Urkia on Vimeo.

Lurra, izerditan blai

Aurreko astean ikasberrin erreportai interesgarri bat agitaratu zen. Izenburuak "Lurra, izerditan blai" izena zuen.Aurreko eguneko HJA orduan honetaz aritu ginen eta gaur, gelan irakurri eta honetaz lan txiki bat egin dugu gure energia txokoa berritzeko eta bitartean lurrak daukan arazoak ohartzeko.
Salba dezagun lurra! Denon artean lor dezakegu!

2011-02-14

ELIKAGAI MOTAK

Giza gorputza: aparatu eta sistemen funtzioak

Jarraibide testua: errezeta

4. unitatean zehar, elikagaiei eta sukaldaritzari buruz, informazioa emateko prestaturik dauden webguneak ikusiko ditugu.
Etxean egiteko errezeta bikainak
On egin /Errezetak

2011-02-11

Rober , gure gelan.

Gaur Rober, Endikaren aita, gelara etorri da. Berarekin "Zangozara" jolastu ondoren egindako  hainbat galdera erantzun ditu. Non eta nola ikasi zuen euskara? Zergatik ekarri zituen Endika eta Naroa ikastolara? Zer den barnetegi bat? Norekin aritzen da euskaraz? Zer den Bi Haizetara taldea? ...Gustora aritu gara bera entzuten.  Azkenean, guk euskaraz aritzeko aholkuren bat eskatu diogu. Horren aurrean, ohitura eta nahaia besterik ez dagoela adierazi nahi izan du.
"Euskaraz irakurri, euskaraz jolastu eta euskara maitatu behar dugu" . 
Ea , denon laguntzaz , gutxienez, gelan eta patio orduan euskaraz aritzen garen. Denon artean lor dezakegu! Animo!

Artelan geometrikoak II

Malevich eta Mondrianen lanak aztertu eta ikusi ondoren gure artelanen itxura aldatzen saiatu gara. Papera logela bat dela imaginatuz mugak eta ordena jarri behar dugula. Lana zerbait txukunago geratu da, ikusi bestela.

2011-02-09

COMIC SKETCH

Hi everydoy! Here we show you our work in COMIC SKETCH project. We have been working on comics and we read one. But we had a problem, the comic had not any ending and we had to invent some. Enjoy!

ALEX & ALEJANDRO (ZORRO)

Untitled from Eneko Alkorta on Vimeo.


ALEX & HANNA MONTANA

Untitled from Eneko Alkorta on Vimeo.


ALEX & POP STAR

Untitled from Eneko Alkorta on Vimeo.

Artelan geometrikoak






Konposizio orekatuak

Hemendik bi astetara Oteiza museoa ikustera goazela eta jadanik bolumena, konposizioa, testura...kontzeptuak lantzen hasi gara. Atzo, tailer bat egin  genuen 4mailakoekin batera eta bertan, konposizio bi dimentsionalak eta tridimentsionalak egin genituen. Oteizako museotik erakustera etorri ziren, material berezia eta ugari zegoenez zenbat eta gauza gehiago jarri hobeto zegoela ulertu genuela dirudi eta bidean  konposizioaren oreka ahaztu egin genuen . Begiratu bestela lan hauek
Hemendik hasiko gara lanean, hurrengo asteko lana gure artelanak hobetzea izanen da . Espero dugu zerbait ikastea eta lan txukunagoa egitea.

2011-02-06

Munduaren desoreka

Egun hauetan gelan herrialde garatuak eta garatu gabekoak aztetzen aritu gara . Nutrizioa, osasuna, uraren eskasia... Gaia bukatzeko, ahozkotasunaren orduan, aurkezpen honetaz baliaturik bi alderdietako ezaugarriak konparatzen ari gara. Hemen uzten dizuet aurkezpena ahozkotasuna prestatu ahal izateko. Hurrengo ostiralan diapositiba hauei ahotsa jarriko diegu.

2011-02-02

Agate Deuna

Ostiralan Santa Ageda bezpera ospatuko dugu.Hemen duzue abestiaren letra.

Abestiaren doinua edo partitura nahi baduzue klikatu hemen:
http://www.euskaraz.net/Kultura/Kantutegia/SantaAgeda





Testu motak

Docs-en aurkezpenak egiten ikasten ari gara. Hau izan da gure lehenengo saiakera, beraz, gure aurkezpenak ez badaude ongi ongi barkatu! beste batean hobeto eginen ditugu eta.


2011-02-01

ALBISTEAK

Gai honetan albistearen egitura, egoera komunikatiboa... ikasten ari gara. Gabonak aurretik Usuak ozono geruzari buruzko albiste bat ekarri zuen . Aste honetan badakizue zuen eginkizunen artean ekologia edo energiari buruzko euskaraz eginiko albiste bat aurkitzea dela. Hemen jartzen dizuedana erderaz da baino gustatzen zait nahiko baikorra delako.

ozono

Hemen ditugu beste albiste interesgarri batzuk, ez hain baikorrak , baino denetarik dago.

ALBISTE EKOLOGIKOAK