Jasotako bisitak

2011-02-11

Rober , gure gelan.

Gaur Rober, Endikaren aita, gelara etorri da. Berarekin "Zangozara" jolastu ondoren egindako  hainbat galdera erantzun ditu. Non eta nola ikasi zuen euskara? Zergatik ekarri zituen Endika eta Naroa ikastolara? Zer den barnetegi bat? Norekin aritzen da euskaraz? Zer den Bi Haizetara taldea? ...Gustora aritu gara bera entzuten.  Azkenean, guk euskaraz aritzeko aholkuren bat eskatu diogu. Horren aurrean, ohitura eta nahaia besterik ez dagoela adierazi nahi izan du.
"Euskaraz irakurri, euskaraz jolastu eta euskara maitatu behar dugu" . 
Ea , denon laguntzaz , gutxienez, gelan eta patio orduan euskaraz aritzen garen. Denon artean lor dezakegu! Animo!