Jasotako bisitak

2011-02-09

Konposizio orekatuak

Hemendik bi astetara Oteiza museoa ikustera goazela eta jadanik bolumena, konposizioa, testura...kontzeptuak lantzen hasi gara. Atzo, tailer bat egin  genuen 4mailakoekin batera eta bertan, konposizio bi dimentsionalak eta tridimentsionalak egin genituen. Oteizako museotik erakustera etorri ziren, material berezia eta ugari zegoenez zenbat eta gauza gehiago jarri hobeto zegoela ulertu genuela dirudi eta bidean  konposizioaren oreka ahaztu egin genuen . Begiratu bestela lan hauek
Hemendik hasiko gara lanean, hurrengo asteko lana gure artelanak hobetzea izanen da . Espero dugu zerbait ikastea eta lan txukunagoa egitea.