Jasotako bisitak

2011-10-26

Baldintza hipotetikoa ikasten

Gaurkoan baldintza dela medio istorio batzuk asmatu ditugu.
Entzun!




ja, ja, ja! Eta beste hau?



Ja, ja!

2011-10-15

CALDER ren ARTELANA

Calderren artelanak imitatu nahian aurreko saioan egindako trapezoideekin mugikor bat egin dugu.Helburua oreka mantentzea zen eta eragozpen gaindituz lortu dugu.

2011-10-07

EMOZIOAK MARRAZTEN

Gaurko adimen emozioneko saioan emozioak marrazten ari gara. Batez ere, marrazki figuratiboak egin ditugu. Ongi pasa dugu bakoitzak margotutako emozioa asmatu nahian.. Hurrengo saioan abstraktoak egingo ditugula erabaki dugu.

2011-10-03

LEATXEKO LITERATURA LEHIAKETA

Aurten, Mendi Beherak mahats bilketaren bukaera ospatzeko Leatxen festa bat antolatu du. Festa honekin batera literatura lehiaketan parte hartzea eskeini ziguten. Bertan, LH6ko ikasleek parte hartu genuen eta gure ikaskide batek,Lailak, lehiaketa irabazi zuen. Larunbatean, festan bertan, saria hartzeko aukera izan zuen.
ZORIONAK LAILA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Lailak irabazi du baino saria denontzat izan da. Gela osorako 100€ eman dizkigute eta berarentzat 25€. Poz-pozik gaude sariarekin.
ZORIONAK LH6!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2011-10-02

MALEVICH ETA OTEIZA

Oteizak gorputzak hustearen prozesuaren amaiera gisa Malevich unitatea lortu zuen. Unitate honetan trapezoide estatiko bat aurkitzen dugu , eta beste bat diagonalean dinamikoa. Errusiako margolariak , Malevichek , bere artelanetan erabilitako forma gogorarazten du. Bi artistak "irautea eta aldaketa" sinbolizatu nahi dute.

Gu Malevichen lanetan zentratu gara eta trapezoidea oinarri hartuz hainbat konposizio lau egin ditugu.




Hurrengo astean, lanarekin jarraituz beste artista baten lanak aztertuz , Calderrenak , oreka landuko dugu.

NAFARROA OINEZ 2011