Jasotako bisitak

2010-11-05

EUSKARAZ BIZI

Gaur gure gelara Ricardo, Ainhararen aita , etorri da  guk prestatutako galdetegi bat erantzutera.
Gauza interesgarri asko komentatu dizkigu, besteak beste, euskaraz pentsatu behar dugula ongi hitzegiteko, euskaraz asko irakurri behar dugula, musika euskalduna entzun behar dugula (euskadi gaztea...), azken finean, euskaraz bizi behar dugula.
Berarekin, Ricardorekin, euskaraz hitzegiteko konpromezua hartu dugu eta oso ongi pasa dugu.

"HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK  EZ DUTELAKO HITZEGITEN BAIZIK"