Jasotako bisitak

2012-01-30

IRAUNKORTASUNA

BI IGELAK ETA ESNEGAINA
Behin batean bi igel jolasean zebiltzala, esnegaina zegoen ontzi batera erori ziren. Segituan konturatu ziren hondoraino zihoazela. Hasieran bi igelak hankak mugitu eta mugitu hasi ziren ontziaren iskineraino ailegatzeko asmotan, baina ezin zutela konturatu zirenean bietako batek esan zuen:
-Ezinezkoa da hementik ateratzea. Edozein modutara hil egingo naizenez, zergatik jarraitu saiatzen eta sufritzen?
Eta hau esan ondoren, hankak mugitzeari utzi zion hondoraino erori eta hantxe hil zen.
Beste igela, berriz, saiatuagoa edo burugogorragoa zenez, hankak mugitu eta mugitu jarraitu zuen.
-Nahiz eta hementxe hil, nahiago dut saiatu azken momentu arte.
Bere indar guztiaz hankak mugitzen jarraitu zuen minutuak eta orduak...
Eta, bapatean, hankak hainbeste mugitzearen ondorioz esnegaina gurina bihurtu zen. Harrituta, igela saltoka hasi zen, ontziaren iskineraino iritsi zen, eta han, salto bat emanda, kanpora atera zen.